Bihotz, buztinezko Bihotz, Etxe ttiki bat zara, Ahula, hauskorra, lau gelatako; Lau, lau gelatan Bihotz, Zenbat mamu dauzkazun, Nola ikaratzen zaren, gauean; Gau, gau batzutan Bihotz, Hautsi egiten zara, Lurrera jausi eltzetxo baten gisan; Bihotz, jausitako Bihotz, Ari zara intzirika, Kexu zara, negar zara, oi Bihotz; Zer, zer diozu Bihotz, Ez zaitut konprenitzen Zure hitza arrotza zait, bitxia; Zeit, Einsamen Helian, Abens grauen flammendes, (Denbora, Helian bakartia, Iluntzea, grisa, lamatan) Ez zaitut konprenitzen, oi ene Bihotz; Der Tod ist ein Meister, Und du, zur Linken, du, (Heriotza maisu bat da Eta zu, siniestroa zu) Ez zaitut konprenitzen, oi ene Bihotz; Der, des menschen Sinn, Von zweifeln voll, (Gizonen patua dudaz betea) Ez zaitut konprenitzen, oi ene Bihotz; Bihotz, antzinako Bihotz, Ez al zara zaharregi, Eta ilun, eta itsu, barregarri; Ilun, ez da dena ilun, Begirazazu leihotik, Ikustazu baso hori,berdatzen; Berde,zein berde dauden, Basoko garo zuhaitzak, Zein ixil eta lasai, arratsean; Arrats, arrats hontan Baso, Hartzazu ene Bihotza, Buztinetik sortua da, zu bezala.