Kantaita bat ene ezpainetan, Artizarra keinuka zeruan, zure lehen loak hartu zaituenean zer ote da zure gogoan?... Ixuria izan zara bizitzaren ibar honetara; zu zara gure azala eta asmo berrien haragia. Nigan bada zuretzat egina iluna denerako aterbea; zu izango zara bihotzean den suarentzako erretxina.